Sigacus

Lege Oharra

Lege Informazioa

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.sigacus.eus eta www.sigacus.com interneteko domeinuen titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Sigacus Gestión, S.L. (aurrerantzean “Sigacus” edo “Tratamenduaren Erantzulea”)
  • I.F.Z.: B20759288
  • Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D
  • Herria: 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Telefono zenbakia: 943 45 35 88
  • Helbide elektronikoa: sigacus@sigacus.eus
  • Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan izena emanda: 1938 Tomoa, 47 Folioa, SS-20136 orria

Sigacusen helburu nagusia enpresei, erakundeei eta profesionalei aholkularitza ematea da. Aholkularitza hau datu pertsonalen babesa eta honekin zerikusia duten beste arloei buruzko araudia ezagutze eta betetzeari buruzkoa da.

www.sigacus.eus eta www.sigacus.com domeinuetan dauden webguneak (aurrerantzean "webgunea") Sigacusen jabetzakoak dira. Webgunea bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean "erabiltzailea").

Sigacusek “Tratamenduaren Erantzule” gisa jarduten du webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez. Baina Sigacusek kanpoko webguneetarako edo sare sozialetarako albisteak eta estekak argitaratzen dituen kasuetan, bere eginkizuna informatzea besterik ez da izango. Kasu horietan, albisteen eta esteken edukiekin lotuta gerta daitezkeen datu pertsonalen tratamenduak ez dira Sigacusen titulartasunekoak izango.

1. Helburuak

Webgunearen helburu nagusiak hauek dira: datu pertsonalen babesa eta zerikusia duten beste lanbide-arloei buruzko aholkularitza-zerbitzuak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea; interesdunekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat eskaintzea; eta Sigacusek parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, zabaltzea eta horiei buruz informatzea.

2. Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da webgunean, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

3. Bermeak eta erantzukizunak kentzea

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Sigacusek espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera. Sare sozialetarako esteken kasuan, Tratamenduaren Erantzulearen edo hirugarrenen titulartasunpekoak badira, horiek euren erabilera-baldintzen arabera arautuko dira.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Sigacusek ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Sigacusek beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

4. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen eta honek dituen elementuen jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak (horien orrialdeak, atalak, egitura, itxura, diseinua, pantailak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, leloak eta abar barne) Sigacusen jabetzakoak dira, besterik zehaztu ezean.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Tratamenduaren Erantzuleak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Tratamenduaren Erantzulearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

5. Indarraldia eta aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

6. Jurisdikzioa

Sigacusen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Sigacus eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, Tratamenduaren Erantzuleak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Astelehenetik Ostiralera:
8:00 - 19:00
+34 943 453 588
sigacus@sigacus.eus