SIGACUS

DATU PERTSONALEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteko Araudiak baldintza tekniko eta legal batzuk betetzera behartzen ditu enpresak, erakundeak eta profesionalak.
Gure helburua da araudi hori betetzea eta zure bezeroek kalitate eta segurtasun balio erantsia hautematea.

HELBURUA

Gure helburua da enpresek eta erakundeek datu pertsonalak babesteko indarrean dauden legeak betetzea: Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO edo GDPR) eta 3/2018 Lege Organikoa (Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa).

EUSKARAZ

Gure lanaren ondorioz sortutako dokumentazio guztia euskaraz prestatu dezakegu. Nahi izanez gero, gurekin euskaraz egin dezakezu lana modu integralean.

BALIO ERANTSIA

Gure jarduera profesionala araudia betetzetik eta isunak saihestetik haratago doa. Gure bezeroek datuak babesteko politika eta pribatutasunetik sortutako kalitate-balio erantsia transmititu ahal izatea nahi dugu.

NOLA EGITEN DUGU LAN?

Modu pertsonalizatuan egiten dugu lan, zure lantokiak bisitatuz, zure jardueraren berezitasunei erantzunez eta ahalik eta lan-karga txikienari zure eskuetan utziz.

Erantzukizun Proaktiboa

Jarraipena eta etengabeko hobekuntza

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak "accountability" edo "erantzukizun aktiborako" printzipioa azpimarratzen du; horren arabera, enpresek eta erakundeek ez dute soilik Datuak Babesteko araudia bete behar; horretaz gain, gai izan behar dute uneoro legedia betetzen ari direla frogatzeko. Hori dela eta, aldizkako jarraipen- eta hobekuntza-jarduketek datuak babesteko araudira egokitzeko prozesua berretsi behar dute.

Data Protection Officer

DPO edo Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO)

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoko Datuak Babesteko Ordezkarien Erregistroan Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) edo "Data Protection Officer" (DPO) izendatzea nahitaezkoa da administrazio publikoentzat eta enpresa askorentzat (osasuna, irakaskuntza, etab.). Erregistro hori publikoa da, eta edozein pertsonak edo erakundek doan kontsultatu ahal izango du, Internet bidez.

Gainerako erakunde eta enpresentzat, Datuak Babesteko Bulegoan Datuak Babesteko Ordezkari bat borondatez izendatzeak balio erantsia izan dezake harremanetan dauden erakunde, bezero eta pertsonen aurrean. DBO/DPO bat izateak kalitatezko irudia ematen du kudeaketan, eta datu pertsonalekiko errespetua.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, bere aldetik, Datuak Babesteko Ordezkarien Erregistroa dauka, eta, bertan, Euskadiko zuzenbide publikoko erakunde guztiek beren DBO/DPO datuak inskribatu behar dituzte.

APEP

Pribatutasun Profesionalen Elkartea

Sigacus APEP elkarteko kide bat da 2009n sortu zenetik. APEP elkartean pribatutasuna eta datu pertsonalen babesaren inguruan lana egiten dugun profesionalak biltzen gara.

Azkoitia Plaza, 5, 2. D
20011 Donostia
+34 943 453 588
sigacus@sigacus.eus